06/03/2012
Gol asko ikusi ziren Gobelas futbol zelaian, Arenas eta Kulturalak larunbat arratsaldean jolastutako partiduan. Dena den atsedenaldira 1-0 ekoarekin iritsi ziren. Kulturalak bikain erantzun zuen bigarren zatian eta Alkuaz aurrelari gazteak markagailuari buelta eman zion bere bi golekin.
Partiduaren hasiera talde bientzako joan-etorriekin hasi zen, arriskurik gabeko jokaldiak izan ziren gehienak, baina Arenas taldeko Marti aurrelariak areaz kanpoko jaurtiketa bortitz batekin, arratsaldeko lehenengo hola egin zuen 8. minutuan.
Jokoa baloi luzeekin eta faltetara murrizten zen eta 15. minutuan, Kulturalak partidua berdintzeko aukera garbi bat izan zuen, Gorroñoren jaurtiketa batekin, baina gutxigatik kanpora joan zen. Arenas taldeak ere beste aukera bat izan zuen 33.minutuan, baina hau ere kanpora joan zen.
Bigarren zatia hamaikakoetan aldeketarik gabe hasi zen eta aukerak bai Arenasek bai Kulturalak izan zituzten. Lehenengoa txuriurdinena izan zen, Erizek eginiko erremate batekin eta minutu batzuk beranduago Arenasek markagailuaren abantaila ia-ia handitu zuen.
Orduan, Kulturaleko entrenatzaileak lehenengo aldaketa egin zuen, Alkuaz aurrelaria Pinillaren ordez zelairatuz. Nafartar gaztea izan zen berdinketaren gola egin zuen jokalaria, Joseba Garciak buruz utzitako baloi bat aprobetxatuz.
Gol honek min asko egin zion Arenasi, partidutik guztiz desagertu ziren eta Kulturalak bigarren gola egin zuen korner baten bidez eta Borja Luis golegilea izanik. Laster, Alkuazek hirugarren gola egingo zuen. 13 minutu zeramatzan zelaian eta orduzko bi gol egin zituen.
Arenas buru-belarri aritu zen, aukera guztiak Kulturaleko defentsak aldentzen zituen bitartean. Dena den, Ibanek eginiko jokaldi pertsonal baten, Kulturaleko arean sartu zen eta Borja Luisek penaltia egin zion. Arbitroak bigarren txartel horia erakutsi zion Kulturaleko jokalariari eta Arenasek 2-3koa egin zuen penaltiz.
Jokalari bat gutxiagorekin geunden eta Arenasek ez zuen amore ematen, baina defentsan ondo kokatuta egon ziren txuriurdinak eta azkenean hiru puntuak lortu genituen.
Hurrengo partidua Tabiran izango da. Larunbatean arratsaldeko 17etan C.D. Vitoriaren aurka.
T. 94 681 64 43
Fax. 94 620 13 80
C/ Tabira nº62 Durango (Bizkaia)