Sociedad Cultural Deportiva de Durango

INFANTIL B: GETXO - KULTURALA (1-4)

INFANTIL B: GETXO - KULTURALA (1-4)

21/02/2012

Ikuskizuna Boluen. Horrela titulatu zitekeen pasadan zapatuan Getxok eta Kulturalak jolastutako partida eta bertan gure txikiek garaipen berri bat eskuratu zuten.

Lehenengo zatian Kulturalak partidua kontrolpean izan zuen, baloiaren jabetza gurea izan zen batik bat Aguirre, Danet eta Ibaik osoturiko triangulu perfektuarekin. Defentsak ere bikain kontrolatzen zuen baloia eta aurrealdean Beñatek arriskua behin eta berriz sortzen zuen. Horrela lehenengo bi golak ailegatu ziren eta Beñat eta Matias izan ziren golegileak.

Bigarren zatian jada, Kulturalak eginiko kontra bat Endikaren oinetara heldu zen eta eskuinarekin juartiketa paragabea egin zuen hirugarren gola lortuz. Kostaldeko taldea atakean buru-belarri hasi zen orduan eta horrek, gure defentsak izaniko despiste batekin baliatuz, Getxoren gola ekarri zuen. Gol horrek Calleja eta Atutxak entrenatzen duten taldeari pilak jarri zizkion eta Getxok arrisku gehien sortzen zuenean, Kevin atezainak bikain erantzuten zuen, Beñaten azkenengo gola iritzi zen arte.

Partidu gogorra eta asko landutakoa izan zen. Ordurarte Getxok ez zuen porrotik jasan eta gure mutilek zelaian dena eman zuten garaipena lortzeko. Talde guztiaren lana nabarmentzekoa da: Asier Aranaren lasaitasuna, Felixen kasta, Rubenen joan etorriak, Iñakik bizkarrez eginiko jokoa, Gotzonen partaidetza, Carlosen aurrerapenak, Anerren agerpenak, Mikelen lasterketa arinak... eta beste hainbaten lana, ateizainetatik hasita azkenengo aurrelariraino denak bikain egon baitziren.