Sociedad Cultural Deportiva de Durango

KULTURALA “PLAY OFF”- TIK HIRU PUNTURA

KULTURALA “PLAY OFF”- TIK HIRU PUNTURA

23/01/2012

Beste garaipen bat lortu zuen Kulturalak bisitari moduan. Basaurin izan zen azkenengo hau eta honekin sei dira galdu gabeko jardunaldiak.

Mallagarai (64’) eta Borja Luisen (90’) golekin, Kulturalak Baskoniaren aurka jolastutako partidan garaipena lortu zuen.

Partidua bi taldeentzako aukerekin hasi zen, baina ez Baskoniak ez Kulturalak ez zituen gol aukerak aprobetxatu. Baloia talde batek eta besteak mugitzen zuen eta honek fisikoki desgaste handia ekarri zuen, futbol erakustaldi eta ikuskizun paregabea eskainiz Artunduaga futbol zelaian batu ziren 300 bat pertsonentzat.

Lehenengo zatiaren aurreko 30 minutuetan Kulturalak irudi bikaina erakutsi zuen, baina azkenengo 15 minutuetan Baskonia erdialdearen jabe egin zen, Aketxe jokalariaren bitartez, eta Kulturalak atzealdean gogor aritu behar izan zuen. Horrela atsedenaldia heldu zen, markagailua 0-0 izanez.

Bigarren zatiaren hasieran eta aldaketarik egin gabe, Baskonia indartsu irten zen zelaira eta lehenengo minutuan aukera argi bat izan zuen, Sabin jokalariak ezker hegaletik eginiko jokaldi baten bitartez, eta Guarrotxenak gutxigatik ez zuen errematea egin. Baskoniak Kulturalak baino hobeto jokatu zuen hasiera baten, baina badakigu futbolean balio duen gauza bakarra gola dela eta Kulturalak lortu zuen arratsaldeko lehena Mallagarairen bidez. Areatik kanpo eginiko jaurtiketa bat izan zen eta Larruskain atezain baskoniarrak ezin izan zuen ezer egin tiroa gelditzeko.

Gol honek, Baskoniaren ahaleginak biderkatu zituen berdinketa lortzeko eta defentsan arrisku gehiago hartuz. Kulturala berriz, zelaian ondo kokatuta zegoen eta kontren bidez min asko egin zuen. Horrelako jokaldi baten etorri zen bigarren eta azken gola. Egilea Borja Luis izan zen.

Partidu parekatua izan zen Basaurin jolastutakoa, baina Kulturalaren gol aukera materializatuak hiru puntuak gure balantzan jarri zituen eta horrela sailkapenean gora goaz.

Hurrengo partidua Tabira fultbol zelaian izango da eta bisitaria Elgoibar talde gipuzkoarra izango da. Bertan Kulturalean aritu izan diren Jorge Lope, Jon Larrinaga eta Kepa Osorok jokatzen dute.

KULTURALA “PLAY OFF”- TIK HIRU PUNTURA