Sociedad Cultural Deportiva de Durango
Historia
DURANGOKO KULTURALA
DURANGOKO KULTURALA

1919. urtean sortu ginen, Durangoko kirol lagun talde batzuen lanari ezker. Beraien futbol partidak Ezkurdiosten jokatzen zituzten, frontoi zaharraren atzean. Talde hauek Anbotomendi, Ederrori, Margarita, Arrastraka, Danok Bat edota Tabira ziren.

Elkarte berri honek egin zuen lehenengo gauza fultbol zelai bat atontzea izan zen. Iurretako Ertzimingogane fultbol zelaia izan zen, 1921. urtean inauguratu zena eta 1925. urteraino iraungo zuena. Kulturaleko kirol elkartea 1922-1923 urteko liga txapelketa ofizialera sartu zen. Orduan Bizkaiko Futbol Federakundeak futbol norgehiagokak hiru mailatan banatzen zituen: A, B eta C mailatan hain zuzen ere eta guk, B sailean jokatu genuen lehenengoz.

1925ean jada, fultbol zelai berria egin zen San Fauston. Urte ezinobea izan zen hau, momentu artako liga irabazi baigenuen eta Durango fultbolisten kantera paregabea bilakatu zen: Luis Zabala, Patxi Garate edo Isaak Oceja, Athletikera joan ziren, baina beste hainbat (Munitxa, Sarmantón, Azurmendi, Iriondo…) Zaragoza, Hércules, Arenas eta Españolera joan ziren futbolean aritzeko.

Gerra Zibila bukatu zenean, futbol kategoriak bateratu ziren eta 1939-1940ko denboraldian, “bigarren kategoriako” txapeldunak izan ginen. Dena den, gertakizun garrantzitzuena urte batzuk beranduago izango zen, 1943-1944 denboraldian, Hirugarren Mailara igotzea lortu genuen urtean hain zuzen ere.

Zaragoza, Indauchu, Maestranza de Logroño, Real Unión eta Numantziaren aurka besteak beste jokatu genuen 1946-1947 urtera arte. Denboraldi horretan maila galdu genuen, baina ez zen futbol zelaian izan bulegoetan baizik. Denboraldi horretan Kulturalak Hirugarren Mailan mantentzeko promozioa jokatu zuen eta bere azkenengo partida Real Unionen aurka irabazi ostean, Numantzia izan beharko zen jaitzi behar zen taldea. Federazioaren ustetan probintzietako hiriburuak kategoria nazionaletan izan behar zuten beraien taldea, eta horregatik Erregionalera bajatu ginen Numantzia Hirugarren Mailan aritzeko.


1949.urtean Tabirako futbol zelaia estreinatu zen eta urte batzuk beranduago, 1954-1955 denboraldian, galdutako maila berreskuratu genuen. Hurrengo denboraldian Hirugarren Mailako txapeldunorde geratu ginen eta honek, Bigarren Mailako play off-ak jokatzeko aukera eman zigun.

1960-1961 denboraldira arte Hirugarren Mailan aritu ginen, eta nahiz eta 1967-1968ko Erregional ligako txapeldunak izan, ez ginen Hirugarren Mailara igo, urte horretan sortu zen “Preferente” mailan integratu ginelako.

Azkenean, 1983-1984 denboraldian, Hirugarren Mailara igo ginen eta bi denboraldi beranduago Bigarren “B” ligan jokatu genuen maila galdu genuen momentura arte. Hau 1990-1991 denboraldian izan zen. 2002-2003an, kanpaina txar baten ondoren, Ohorezko Mailara (Preferentera) jaitzi ginen, eta denboraldi baten ostean, berriz ere, Hirugarren Maila berreskuratu genuen. 2005-2006 denboraldian Bigarren “B”-n jokatu genuen, baina ez ginen maila mantentzeko gai izan eta ordundik Hirugarren Mailan gaude.

Gure klubak oinarrizko futbolean hainbat talde ditu (jubenilak, cadeteak, infantilak) eta goi mailako taldeentzako kantera izaten jarraitzen du. Guzti hau ez zen posible izango durangarren laguntzarik gabe. Modu altruista baten lan egiten duten pertsonei ezker.

Gure historia interesatzen bazaizue, Vicente Zavalaren “Sociedad Cultural Deportiva Durango (1919-1949)” liburua gomendatzen dugu, edota Ignacio Azkune idazlearen “Bodas de Diamante de la Dociedad Cultural Deportiva Durango”.


Fco. Javier Sagastizabalek idatzia